LITERATURA

Mariasun Landak “Elsa eta paradisua” argitaratu du

Mariasun Landak Elsa eta paradisua (Erein) argitaratu du Elena Odriozola ilustratzailearekin batera.

Lan berri horretan idazleak honako istorioa kontatu nahi izan du: Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman. Uda batean, baina, dama bitxi bat agertu zen Elsa eta familia oporrak pasatzen ari ziren landetxean. Ordurako, hamar urte zituen Elsak. Orkatila bihurritu bat ere bazuen, eta, ezin zenez ibili, emakume xelebre hark paradisuari buruz kontatzen ziona entzutera jarri zen. Gainera, nebekin zuen arazo kezkagarria konpontzen lagundu zion horrek.

Mariasun Landa 1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen eta zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle aritu zen. Haur eta Gazteen Literaturan da ezaguna izan ere alor honetan ia 30 titulu argitaratu ditu. Aipatutako titulu hauetatik, asko Espainiako (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzatara (ingelesera, frantsesera, grekerara,…) itzuli dira.

Makina bat sari jaso ditu, tartean, Lizardi Saria 1982an Txan Fantasma ipuinarengatik eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria Alex ipuinarengatik 1991n. A.M. Labaien Narrazio Saria ere eskuratu du Krokodiloa ohe azpian narrazioarekin 2002n. Espainiako Kultura Ministerioaren Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2003an, Un cocodrilo bajo la cama liburuarekin.

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara  eta Euskal Kultura Irakasteko  Excellence in Basque Studies V. Ikastaroa antolatu zuen,  Mariasun Landaren omenez. Mariasun Landa haur eta  gazte literaturako idazlea, Bernardo Atxagarekin batera euskal  idazlerik itzuliena baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button