MUSIKA

Norte Apachek “Juanito Laguna” lan berria argitaratu du

Norte Apache rap banda bizkaitarrak Juanito Laguna izenburuko disko berria plazaratu du, Taupaka plataformaren bitartez. Diskoak bederatzi doinu biltzen ditu.

Taupakaren arabera, “txatarraren garaian bizi gara, egunero ikusi dezakegu jendea zabor bilketan. Soberakinetatik bizitzeko saiakeran, biziraupena arte bihurtuz. Zabor pilatzaileak, heroiak. Inoiz ez da existitu, baina bera bezalako, milioika pertsona ausart horietako moduko bat da, Juanito Laguna, horregatik izen horrekin atera du taldeak azken lana”.

Juanito, hain justu, Antonio Berni artista argentinarrak sortutako haur pobrea da, eta era berean, itxaropentsua eta irribarretsua. Bada, Norte Apachek, Berni pintoreak bezala, “artea eta salaketa margotu nahi ditu, bere errima eta doinuekin”.

Norte Apache Mamarigako (Santurtzi) frontoian izango da larunbatean, urriak 31, lan berria aurkezten.

Informazio gehiago: taupaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button