ESZENA

Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?

Arriaga Antzokiak Atzerrian lurra garratz Artedrama konpainiaren produkzio berriaren bi emanaldi hartuko ditu aste honetan. Gaur, martxoak 2, izango da lehena, eta asteazkenean, martxoaren 3an, bestea, eta biak 19:00etan hasiko dira.

Artedrama konpainiaren produkzio berria da Atzerrian lurra garratz. Laura Penagos eta Ander Lipus dira protagonistak eta biak Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean aritu dira. Obra horrek “hausnarketa eta autokritika ere proposatzen ditu, eta galderak egiten dizkio ikusleari, erantzunik itxi gabe”. Antzezlanean gaur egun gai kritikoak agertzen dira, hala nola migratzaileen egoera, integrazioa, erantzukizunen eta nahien arteko talka, eta abar.
“Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?”

Pertsonaia nagusia Aurora Mora da, eta bere ondoan beste pertsonaia guztiak, bost guztira, (Ander Lipusek antzezten dituenak) aritzen dira antzezlanari forma ematen diotenak. Nabarmentzekoa ere bada Ibon RGren musika.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button