IKUS-ENTZUN

FIPA, mundua aldatzeko istorioak

Biarritzeko FIPA Ikusentzunezko Emankizunen Nazioarteko Festibalaren 25. edizioa gaurtik hilaren 29ra bitarte egingo da. Bertan, askotariko lanak ikusi ahalko dira, hala nola, telesailak, erreportajeak, fikziozko sorkuntzak eta dokumentalak. Guztiak munduaren errealitatea aldatzeko asmoa erakusten dute.

Horiez gain, Internet bidezko ekoizpenek ere euren tokia izango dute. Orotara, 150 programa inguru izango dira ikusgai: 70 lehiaketa ofizialean eta beste 50 bat lehiaketatik at.

Festibalean, gainera, Marie-France Pisier aktorea omendu dute. Egitaraua osatzeko mahai-inguruak eta musika emanaldiak atondu dituzte. Esate baterako, Burrunka ikuskizuna aurkeztuko dute.

Festibalera aurkeztu diren ikus-entzunezko lanok hainbat gai jorratzen dute, hala nola, krisi ekonomikoak, arabiar herrietako udaberria, etorkinek sufritzen dituzten baldintzak, alegia, mundua aldatzeko gogoa agertzen duten istorioak.

Amaitzeko, aurtengo Ohorezko Eurofipa asria Strip-Tease, l’emision que vous deshqbille programaren egileek jasoko dute: Jean Libon kamera eta Marco Lamenech kazetaria.

Jaialdiaren egitarauarekin loturiko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button