BESTELAKOAK

Ainara LeGardon jabetza intelektualari buruz arituko da Bilbon

Ainara LeGardon musikariak Bilboko La Bolsa – Ibaiondo Kultur gunean izango da ostiralean, maiatzak 22, 18:30etik 20:00etara arte. Ainarak jabetza intelektuala izango du hizpide.

Hain zuzen ere, indarrean dagoen jabetza intelektualaren ereduari buruzko Otro modelo es posible (Beste eredu bat posible da) izenburuko lana plazaratu berri du LeGardonek.

Musika esparruko Jabetza Intelektualak lizentzia libreekin dituen oztopoak, eta bere eskubideen kudeaketari buruzko hausnarketa planteatu du. Musikariaren hitzetan, “urtebeteko lanaren emaitza da: ikerketa, dokumentazioa eta informazio bilketa”.

Egile eskubideak kudeatzeko aukera desberdinak aztertzen ditu. Lizentzia libreak erabiltzearen aukerak nola eragiten duen egile eskubideak jasotzeko orduan, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak modu eraginkor batean erabiltzearen gaineko hausnarketa da eskura daukaguna.

LeGardonen esanetan, liburua berarengana galdezka hurbiltzen direnentzat da. “zuen eskubideak ondoen kudeatzeko moduaz galdetzen duzuenontzat; Estatuko egoera zein den kontatzen dizuedanean, harridura aurpegia jartzen duzuenontzat; lizentzia libreak erabili arren, beste erakunde batzuk zuen izenean jasotako kopuruak erreklamatu ezin duzuenontzat; beste eredu bat posible dela pentsatzen duzuenontzat eta dugunontzat, eta, batez ere, bidezkoa ez dena egoera bat aldatzeko prest gaudenontzat”.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzu (gaztelaniaz).

Horretaz gainera, Every Minute izenburuko disko berria ere plazaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button