ESZENA

Dantzaldiaren hamabigarren edizioa aste honetan hasiko da

Dantzaldiaren hamabigarren edizioa otsailaren 5etik matxoaren 31ra bitartean egingo da, eta sei ikuskizun izango ditu.
2011ko programan, ohiko eszenatokiez gain (Euskalduna eta Guggenheim Museoa), beste batzuk ere egongo dira, Alhondiga Bilbaoko Auditoriuma eta Bizkaia Aretoa/EHUren paraninfoa.

Dantzaldiak estilo guztietako konpainia garrantzitsuak hartuko ditu bere barruan, garaikidetasuna eta esperimentazioa ere batuz.
Aurtengo programazioaren baitan Philippe Saire konpainia (Geneva), gorputz-adierazpen oso zuzena duena; Israel Galvan (Sevilla) eta bere flamenkoa; Les Slovaks Dance Collective (Eslovakia/Brusela) eta haien dantza tradizional berria; Hela Fattoumi eta belo islamikoaren aurkako iraultza; Amalia Fernandez (Madril), eraikitze eta deseraikitze jolas batekin, eta, azkenik, Cesc Gelabert (Bartzelona), publikoa protagonista bihurtzen duen lan batekin, izango dira parate hartuko dutenak.

Oraintsu aipatu sei ikuskizunez gain, La Fundacionek ohiko programa paraleloa antolatzen du, eta ZINEBI zinemaldiarekin duen lankidetza nabarmenduko da. Halaber, edizio honetan ere, Master Class direlakoak egongo dira. Haien helburua artisten etengabeko trebakuntza da. Artisten eta publikoaren arteko topaketak eta elkarrizketak ere antolatuko dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button