ESZENA

BilbaoEszenak baditu “Artistak Egoiliarrak” programaren irabazleak

Bilboko Udalaren Baliabide Eszenikoen Zentroak Artistak Egoilarrak programaren XIV. deialdiko lau proiektu irabazleak hautatu ditu.

Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen dantza. Biek 4000 euroko saria izango dute. Eta hasierako fasean dauden bi proiektu hauek ere bai: Ultra Violet, Almudena Perezen dantza, eta Parábola, Dácil Wijkströmen dantza, 2.000 euroko sariarekin.

Bilboko Udalaren Artistak Egoilarrak programaren helburu nagusia laguntza ematea da, “baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak, etab.), eremu eszenikoetan sormen- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten banakako arte-erakunde edo artista guztiei, bereziki eszena berriekin lotura handiena dutenei, interes espezifikoa eta jakintza-alor anitzekoa dutenei, ardatz nagusitzat antzerkia eta/edo dantza izanik, betiko diziplinekin lotutako proiektuak baztertu gabe, hala nola kaleko antzerkia edo zirkoa.”

Egoitzek 25 egun iraungo dute gehienez, eta hiriko espazio eszenikoetan egingo dira, uztaila, abuztua, iraila eta urria bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button