ARTEA

Arte Hormonatuaren Hirugarren Jaialdia

Arte Hormonatuaren Jaialdi hau artista eta proposamen berrientzako espazioa izango da. Oso arruntak ez diren eta hedatzeko posibilitate gutxi dituzten proposamenek bideo, moda, musika, eta ekintzako artearekin lotura estua izango dute.

Jaialdiak diziplina anitzeko nortasuna du, eta hain zuzen ere, diziplina artistiko hauen artean elkarrizketa bat sortzeko asmo sendoa du, guztien arteko mugak urtuz eta hedatzeko komuneko espazioak zabalduz.
Jaialdiaren proposamena euskal eszena garaikidetik sortu da. Hemen artista gazte askok beren adierazpenak egiten dituzte bitarte ezberdinekin: performancea, net-art, bideo-artea, arte soinuduna, musika esperimentala, moda alternatiboa, eta ahaztu barik pintura, eskultura, argazkigintza eta abar.
Prozedura esperimentala, diziplinen artekoa, eta obren sorketa nekez salduko dira, eta sare artistikoaren barruan kokatu ezina den pieza bat izaten da emaitza.
Helburua, beraz, artista berri hauen obra erakustea da, eta horrela, jende honen egonezina publikoari hurbilaraztea.

Parte hartzeko bi proposamen bidali ahalko dira eta kategoria ezberdinak ezarriko dira.
Ekintza artea: happenings, dantza garaikidea, performance, action-painting, arte soinuduna eta abar;
Bideoartea: ikus-entzunekoei dagozkien atala keta lanak;
Moda: modako lau diseinu proposatuko dira paserako.
Shock, Shock!: eskultura, instalazioak, pintura, ilustrazioa, marrazkiak, fotografia, eta abar, guztiak erakusketetarako.
Lanak entregatzeko epea otsailaren 15ean hasi da eta apirilaren 12ra bitartean luzatuko da.

Informazio guztia hemen duzue oso ondo bilduta.

LaCuchara Kolektiboak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button