MUSIKA

“Biba Iruña bizirik!” ekimena kultur proposamenez josita dator

Biba Iruña bizirik! programak 400 jarduera baino gehiago bilduko ditu uztailean eta abuztuan. Denetarik izango da ikusgai, zinea, antzerkia eta musika kontzertuak.

Ekimenak hainbat estilotako artista ospetsuen musika batuko du Ziudadelan, udako ostiral eta larunbat gauetan., tartean hainbat talde euskaldun, Skakeitan, Izaro, edo Zea Mays. Kontzertu horiez gain, Bandarako Musika zikloa ere izango da toki horretan. Nafarroako Banden Federazioaren Banda Sinfonikoak inauguratuko du zikloa, baina horretaz gain, Azagrako Musika-banda, Agoizko Mariano García Banda, Zizur Nagusiko Banda, Sartagudako Musika-banda eta Aiegiko Zuloandia Musika-banda, Peraltako Musika-banda, Garinoaingo Alai Taldea banda, Leringo Musika-banda eta Fiteroko Musika-banda ere arituko dira.
Eta Biba Iruña bizirik! ekimenak jazz-emanaldiak eskainiko ditu Ziudadelako agertokitik, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ziklo hori uztailaren 8an hasiko da The New Jazz Proyect taldearekin, eta horri jarraituko diote, uztailaren 15ean, ostegunarekin, The Cubintage, uztailaren 22an, Terela Gradin Sings Caymmi, eta azkenik, uztailaren 29an, Pamplona Jazz Big Band.
Horri guztiari ere Musika-aretoak kalean ekimena gehituko zaio, makina bat kontzerturekin.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ere ez dira faltako Ziudadelan eta hiru ikuskizun eta erakusketa bat antolatu da uztailean.

Eta gehiago ere bai: Bertsionatuz zikloa, Kaleko arteak zikloa, Zinema-gauak zikloa, Ilunabarra Iruñean programa, Dantza zoroan zikloa, eta abar.

Argi dago, Biba Iruña bizirik! ekimenak hiri osoa kulturaz beteko duela udan.

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button