ARTEA

Arte garaikidearen ikurrak Balmasedan

Balmasedako Boinas La Encartada Museoak eta Abartium Estudioak, arte garaikidearen ikurra izango den Abartium bildumaren erakusketa atondu dute bertako museoko Kolitxa eta Sabugal aretoetan.

Erakusketa honetan eskulturak, pinturak, instalazioak eta bestelako diziplinetako lanak daude ikusgai. Hil honen azken egunera arte izango duzue erakusketa bisitatzeko abagunea.

Abartium 2012/2013 bilduma honetan parte hartu duten artistak honakoak dira: Pinturaren arloan Blanca Abajo (Gasteiz), Miguel Balbás (Madril), Eva Cunill (Bartzelona), Jaume Font (Logroño), Harrison (Txile), Huet (Bartzelona), Diego Moyua (Gipuzkoa), Ariadne Nenclares (Mexiko), Mart (Tarragona), Álvaro Peña (Murtzia), Pere Ribera (Castellon), Ramón Soberón (Kantabria), eta Josep Vernis (Bartzelona).
Digital Art-earen barruan Quim Arqués (Girona) eta Koldo Etxebarria (Bilbo) topatuko dituzue.
Eskulturari dagokionean, Roberto Canduela (Madril) eta Ibarra (Almeria) artisten lanak ikusi ahal dira. Eta azkenik, Javier Sanz-ek (A Coruña) bere instalazioa paratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button