IKUS-ENTZUN

BilbaoArtek zinemaren aitzindariak omenduko ditu

BilbaoArte Fundazioak Pioneras / Pionnières / Aitzindariak izeneko film zikloa abian jarri du maiatzaren 20ra arte, Bilboko Institut Français entitatearekin lankidetzan.

BilbaoArteko Art House Zinemak zazpi film hartuko ditu asteotan jatorrizko bertsioan, emakumeek zuzendutako zine frantsesaren hastapenak zertan diren ezagutarazteko.

Zikloa apirilaren 13an hasi bazen ere, gaur berton, hilak 15, 19:00etan, Alice Guy: 13 courts métrages (Alice Guy) eta La Souriante Madame Beudet (Germaine Dulac) filmak ikusteko parada egongo da.

Datozen asteetan pantailaratuko diren beste titulu batzuk honakoak dituzue: Pour Don Carlos, Le Roi des Aulnes, Paris 1900, Cléo de 5 à 7, eta Delphine et Carole. Zikloaren azken egunean (maiatzak 20), Callisto McNulty zuzendari frantziarra izango da BilbaoArten, Delphine et Carole (2018) filma aurkezteko.

Zikloko filmei eta zuzendariei buruzko informazio gehiago BilbaoArte Fundazioak dauka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button