MUSIKA

“Bilbao Metal Pop-Rock erakustaldian” izena emateko azken egunak

Bilboko Udalak ekainaren 5ean itxiko du Aste Nagusiko Bilbao Metal Pop-Rock erakustaldiaren aurtengo edizioan parte hartzeko epea.

Aurreko urteetan bezala, udalaren web-orrian soilik eman daiteke izena, eta Bizkaian bizi diren bakarlariek eta musika-taldeek parte hartu dezakete. Taldeen kasuan, kideetako bat, gutxienez, lurralde historikoan erroldatuta egon beharko da.
Erakustaldiak, beste behin ere, Metalean, Pop-Rockean, Folkean, Rap-ean, Hip Hop-ean eta abarretan bildutako musika-estilo guztiak onartuko ditu, jazza izan ezik.

Hamasei talde eta artistak aukeratzeko, kazetari eta kritikari musikalek eratutako epaimahaiak aintzat hartuko ditu, bereziki, emakumeek eratutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Epaimahaiak hautatutako taldeek eta artistek 45 eta 50 minutu arteko kontzertua eskaini ahal izango dute, eta 2 egokitzapen baino ez dira onartuko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button