ESZENA

“Erdaldun berrien kluba” izeneko ikuskizuna, Iruñean

Irriziklozortzi euskarazko umore zikloa egiten ari dira Iruñean, eta hori dela eta, gaur, Nafarroako Antzerki Eskolan, Olatz Pagaldaik Erdaldun berrien kluba izeneko ikuskizuna egingo du, 20:00etan.

“Irantzuren klubean gutxi dira, lau katu. Eta ez dute sekula saririk jaso, ez dituzte telebistan aipatzen, ez elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldun berrien kluba delako eta erdaldun berri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da euskaldun berria izatea? Irantzu euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska bat da. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean. Euskararen gaiari emakumearen ikuspegitik heltzen dio hizkuntza-transmisioaren, emetasunaren edota genero rolen inguruko gogoeta interesgarriak gehitzen

Zikloaren azken emanaldia martxoaren 2an izango da, Gilkitxaro taldeak (Galder Perez eta Ane Zabala) Adarretatik zintzilik egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button