MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” zikloaren azken kontzertua

Bilboko Udalak bidean jarritako Bilbao Distrito Jazz programaren azken kontzertua izango da gaur, hilak 10. Guztira, sei ostiraletan, eta martxoaren 10era arte luzatu da Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu den jazz musika ziklo hori. Kontzertu guztiak 19:00etan dira.

Ekimenak hiriko auzoetara (J.C. Arriaga Kontserbatorioa, Bidebarrietako Liburutegia, Bertendonako Institutua eta Begoñako, Errekaldeko, eta Otxarkoagako Udaltegiak) eraman ditu kontzertuak, eta aurtengo edizioan, honako artista hauek ikusteko aukera dago: Mikkel Ploug Trío, Antonio Mazzei Trío, Capital Trío, Mariano Díaz & Javier Malosetti Band, Scatter The Atoms That Remain, eta Víctor de Diego.

Bilbao Distrito Jazz otsailaren 3an hasi zen Errekaldeko Udaltegian, Mikkel Ploug Trío taldearekin. Otsailaren 10ean, J.C. Arriaga Kontserbatorioan, Antonio Mazzei Tríoren txanda izan zen; 17an, Begoñako Udaltegian, Capital Trío aritu zen; 24an, Otxarkoagako Udaltegian,  Mariano Díaz & Javier Malosetti Band taldeak kontzertua eskaini zuen; martxoaren 3an, Scatter The Atoms That Remain aritu zen eta, diogun moduan, gaur, hilak 10, Víctor De Diego On Trane taldearen kontzertua izango da.

Bartzelonan bizi den Víctor de Diego saxofonista bilbotarrak La música de John Coltrane proiektu berria aurkeztuko du: jazzaren historiako artista garrantzitsuenetakoa izan zen saxofonista eta konpositore ospetsuaren lanetan oinarritutako errepertorioa izango da eskainiko dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button