MUSIKA

“Bilbao Blues Festival” jaialdia gaurtik aurrera

Bilboko Udalak bultzatu duen jaialdiaren lehenengo edizioa uztailaren 29an, 30ean eta 31n antolatuko da Areatzan eta Guggenheim Museoan.

Jaialdiak 15 kontzertu eta jarduera eskainiko ditu erabat doan, eta Bob Stroger eta Chicago All Stars, Alejo Stivel, Shemekia Copeland, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Fantastic Negrito, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Blues Triumvirate, Flamingo Tours, Micky & The Buzz eta Travellin’ Brothers izango dira kontzertuetako musikariak.

Bob Stroger abeslari eta baxu-jotzaile mitikoak bere ibilaldiaren aitortza jasoko du, eta blusaren beste musikari gogoangarri batzuekin joko du, hala nola Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye.

Bilbao Blues Festival ekimenak helburu bikoitza du: bluesa maite duen publikoak Europako biretan normalean parte hartzen ez duten artistez gozatzea, eta genero hori -rock, pop, indie, soul eta beste batzuen oinarri dena- deskubritzen laguntzea oraindik ere ondo ezagutzen ez dutenei.

Iragarritako kartel paregabean lehen mailako sorpresa berri bi daude: Fito eta Mikel Erentxun Travellin’ Brothers bandaren kontzertuan gonbidatua izango dira igandean (22:30ean), eta artista biak hainbat abesti joko dituzte. Duela gutxi beste artista nabarmen bat gehitu da: Alejo Stivel, Tequila talde mitikoaren sortzailea eta abeslaria. Kontzertua uztailaren 30ean, larunbatean izango da, 22:15ean.

Lehenengo edizio horretan, Guggenheim Bilbao Museoan, emakumearen eta blues generoaren inguruko hitzaldi bat ere antolatuko da: Divak eta borrokalariak: Emakumeak blues generoaren historian. Manuel López Poy kazetari eta idazlea izango da hizlaria. Bertan ere musika entzun ahal izango da zuzenean, Kataluniako Miriam Aparicio pianistaren eskutik. Hitzaldian blues generoko dama handien bizitzari eta lanari lotutako irudiak eta gertaerak proiektatuko dira, honako hauenak, besteak beste: Ma Rainey, Bessie Smith, Mamie Smith, Ethel Waters, Memphis Minnie, Gladys Bentley edo Ida Cox.

Bilbao Blues Festival jaialdiak ditu jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button