LITERATURA

(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen egingo da hil honetan

Urtarrilaren 18an hasiko da (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea, Elizondoko liburutegian, 19:00etan. Ekitaldi horretan irekiera-saioa egingo dute. Horrekin batera,  www.ilbeltza.eus webgunea ere aurkeztuko dute.

Urtarrilaren 24ra arte iraungo du literatur genero beltzaren inguruko jaialdiak, eta bertan, izango da zer ikusi, entzun eta irakurri.

Hala, 19an, Arizkungo medikuaren liburutegian, 19:00etan, solasaldia izango da: Gogorraren sekretua liburuaren inguruan arituko dira, Xabier eta Martin Etxeberria anaiak.

Hilaren 21ean, beste solasaldi bat izango da: Jose Antonio Loidi, Angelita arrebaren begietatik. Eta 22an ere, hirugarren berbaldi bat izango da, Harkaitz Cano idazlearekin, Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan: Akabaila beltzak zineman.

Hilaren 23an, halaber, Jim Thompson idazle beltz estatubatuar klasikoa izango dute hizpide Xabier Olarrak eta Miel Angel Elustondok, Beltzean Beltz… Eta Jim Thompson izenburupean, Elizondoko Arizkunenean, 11:00etan.
Egun horretan, gainera, liburu aurkezpenak ere izango dira: Jon Alonsoren Beltzaren koloreak (nobela beltzari buruzko oharrak ); Jon Arretxeren Estolda jolasak eta Gotzon Barandiaranen Gidariaren okerra. Ondotik, Koldo Almandozen Columba palumbus film laburra aurkeztuko da.

Egitarau osoa: ilbeltza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button