BERTSOTAN

Bihar Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketa, Etxaurin

Larraunen egin da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen aurrekanporaketa, eta bertan Urko Gartziak irabazi du eta zuzenean sailkatu da txapelketara.

Bihar, ekainaren 2an, Etxaurin jokatuko da bigarrena. Bietan 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, zazpi sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.

Urriaren 7an abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, abenduaren 2ra bitarte luzatuko dena. Horren aurretik, ordea, bi aurrekanporaketa saio jokatuko dira, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. Maiatzaren 26an Larraunen izan da lehena, eta diogun moduan, ekainaren 2an, Etxaurin jokatuko da bestea.

Bertako Udaletxeko aretoan, 18:30ean, Ainara Ieregi Aranburu, Aitor Irastortza Arrizurieta, Bittori Elizalde Soto, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Eki Mateorena Zozaia eta Saats Karasatorre Martinez arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button