ESZENA

“Eztena” arte eszenikoen jaialdia hastear

Ekainaren 5etik 8ra, Errenteria-Oreretan, Zizt! kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolaturiko Eztena arte eszenikoen jaialdiak Mikele Urroz, Formol Laborategia, Mari Zaunka, Zanguango Teatro, Pez Limbo, Las Nenas, Herri Arte Eskola eta Rosa Romero konpainia eta sortzaileen lanak bilduko ditu.

Jaialdiaren helburua da “edukietan, formetan eta antolakuntza moduetan arriskuak hartzen dituzten konpainia eta sortzaileei plaza bat eskaintzea. Urtez urte, Eztenak arte eszeniko garaikideen aniztasuna eta berrikuntza bultzatu nahi izan ditu, esperimentaziorako eta hausnarketarako gune bat proposatzeko helburuz”.

Aurten, jaialdia bere sorlekura itzuli da, izan ere, Mikelazulo kultur elkartea  Eztenaren sorlekua izan zen. Etenaldi baten ostean, berriro ateak zabaldu ditu, herritarrei eta Eztenakide guztiei jaialdiaren sorlekura itzultzeko gonbita luzatuz.

Gaur, ekainak 5, abiatuko da jaialdia Mikele Urrozek egingo duen Mendia piezarekin. Hitzordua Niessen Kulturgunean izango da, 20:00etan hasita. “Mendiari uko egin zion alpinista batek, mendira itzultzera behartuta ikusten du bere burua, senide baten errautsak uzteko. Espedizio honetan, ahaztuak zituen bere nortasunaren alderdi ezberdinekin talka egingo du, plaka tektonikoak bailitzan. Plaka hauek, bata bestearen kontra talka egingo dute gailur bat sortu arte. Mendiarekiko maitasunarekin topatu arte.”

Egun guztietako proposamenak zertan diren jakiteko: Eztena

Show More

Related Articles

Back to top button