ESZENA

Bihar hasiko da Erriberriko Antzerki Jaialdia

Bihar, uztailak 15, Erriberriko hogeita hirugarren Antzerki Jaialdia hasi egingo da, eta 31ra bitartean luzatuko da. Aurtengo programazioa anitza izango da, eta musikaz, dantzaz, zirkuaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango duzue.

Izan ere, guztira, 38 emanaldi eta 22 ikuskizun programatu dira, horietatik 11 emakumeek sortu, idatzi edo zuzenduak. Nafarroako konpainiek bederatzi lan egingo dituzte, bi nazioarteko herriek (Bolivia eta Mexiko), eta ikusgarri bat euskaraz izango da.

Aurtengo antolakuntza eta zuzendaritza artistikoa Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak egin dute eta haien hitzetan programazioak “belaunaldi guztiei, publiko guztiei eta gure mundua astintzen duten arazo guztiei begiratzen die. Ezberdintasun bat ekarri nahi dugu, Nafarroako agertokia bultzatuz eta Erriberri jaialdi handien artean kokatuz, bai Estatu mailan bai nazioartean. Bere egitura osoa jokaespazio paritario eta feminista bihurtuz, berdintasuna sustatuz eta inklusioa besarkatuz, desberdintasunaren arte-balioa normaltasunetik aldarrikatuz.”

Diogun moduan bihar berton abiatuko da jaialdia eta lehenengo emanaldia Sandra Ferrusek idatzi, zuzendu eta protagonista duen La panadera ikuskizuna izango da, Centro Dramatico Nacional, El Silencio Teatroa eta Iria Produccionesen baterako ekoizpena dena.
Beste aldetik, Tafalla Kulturguneak jasoko du uztailaren 16an (larunbata), 19:00etan, Ilargiaren atzean euskarazko ikuskizun bakarra, MalasPulgas Teatro konpainia nafarraren ekoizpena dena, Maialen Diazek idatzia eta Virginia Cervera zuzenduta.

Edizio honetarako Erriberri esperientzia programatu da, eta horren bidez jaialdia ohiko jokaespazioez gain beste modu batean bizitzeko gonbidapena egingo da.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak arte egoitzak, eta hainbat topaketa ere antolatu ditu artistekin eta erreferentziazko kazetariekin.

Programazio guztia: Erriberriko Antzerki Jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button