IKUS-ENTZUN

Astelehenean hasiko dira grabatzen zubererazko “Xora” filma

Astelehenean hasiko dira grabatzen zubererazko “Xora” filma. Zuberoako Maule hiriburua, Larrain mendia, eta inguruetako herrietan izango dira filmatzen hiru astez.

Peio Cachenaut gaztea da zuzendaria, eta Jef Goihenexpe eta Ttittika Rekalt aktore protagonistak. Ekimena auzolanaren indarrez ari da gauzatzen Zuberoako Hebentik kultur elkartea, Iparraldeko Aldudarrak bideo elkartearen eta Hegoaldeko Baleuko ekoiztetxearen laguntzarekin.

Filmean, idazle izan nahi duen zuberotar gazte batek Ameriketan gidoilari ibili zen osabaren laguntza bilatuko du. Hollywood deitzen diote osabari, baina aspaldi itzuli zen AEBetatik eta orain borda batean bizi da. Bi protagonisten arteko harremana eta gazteak deskubrituko duen istorioa dira filmaren ardatzak.

Filmari buruzko informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button