ARTEA

Laura San Juan artistaren “Wine’s Spirit” erakusketa

Urtarrilaren 8tik otsailaren 7ra, Laura San Juan artistaren collageak, akrilikoak, tintak, eta bestelako lanek osatzen duten Wine’s Spirit erakusketaz gozatzeko aukera egongo da  Irungo  Kabigorri ateneoan.

Lanean, nabarmendu nahi da ardoa eta zoriontasunaren emozioen arteko barru-barruko harreman hori. “Gailentzen da inguru argi eta eguzkitsu baten ifrentzua, bildu aurretik mahatsak bizi duen berbera, eta teknika honek hori nabarmentzen laguntzen du. Asebetetzen duen unea, urtero berriz ere uztak ekarritako aberastasuna eta emozio biziak”.

Urre eta zilarrezko ekialdeko paper batzuek erabili dira lan hau burutzeko, izan ere, intsentsu gisara erabili ohi dira errituetan, eta sinbolikoak dira jada munduan ez diren pertsonei zoriontasuna eta nahirik onenak helarazteko.

Txinatar pintura tradizionalean, pintzelaren erabilera-teknika horiek laguntzen dute eskulan honetako ardoaren espiritu hori irudikarazten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button