MUSIKA

Bihar, “Euskal Herria Sona” jaialdia Bartzelonan

Asteburu honetan, azaroaren 12an zehazki, Bartzelonan Euskal Herria Sona jaialdia abiaraziko dute. Guztira lau euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan, besteak beste.

Aipaturiko talde horiek honakoak dituzue: Ginger, Mice, J Martina eta Merina Gris. Zuzenekoak Jardins del Pou de la Figuera plazan egingo dira, 13:30etik 21:30era arte, eta musikarekin batera, zirku tailerra eta bestelako ikuskizunak ere antolatu dira jaialdian.

Aurtengoa, Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 24. edizioa izango da, eta ikusten denez, egun bakar batean egingo dira kontzertu guztiak .

Bartzelonatik bazabiltzate eta hara joateko interesa baduzue, egitarauari eta talde bakoitzari buruzko datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button