LITERATURA

Gabriel Celaya poetaren inguruko jardunaldiak

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Gabriel Celayaren irudiaren inguruko bi jardunaldi jasoko ditu gaur eta bihar, bere jaiotzaren mendeurrena dela eta.

 

Datorren ostiralean, martxoaren 18an, ehun urte betetzen dira Gabriel Celaya jaio zenetik, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak egun hori ospatu nahi du, bere irudiaren eta lanaren inguruko bi jardunaldirekin.

100 urte: Hernani, 1911ko martxoak 18–Madril, 1991ko apirilak 18 izenburpean abiatuko da omenaldi hau gaur eta bihar Bidebarrietako Liburutegian, 19:30etik aurrera.

 

Gaurko lehen saioan, bi adituk, Mar de Platako Unibertsitate Nazionaleko (Argentina) Laura Scarano irakasleak eta EHU-ko Juanjo Lanzek, idazle gipuzkoarrak, bere garaikide izan zen Blas de Oterorekin izan zuen erlazio pertsonala eta literarioa aztertuko dute. Hitzaldi horren ondoren, Paco Damasek Nos queda la palabra izeneko kontzertua eskainiko du.

 

Hurrengo egunean, Felipe Juaristi eta Jorge Gonzalez Aranguren idazleak izango dira Gabriel Celayaren irudira hurbilduko direnak, Hitzaldiari amaiera emateko poesia eta musika errezitaldia eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button