BERTSOTAN

Bidean da Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz Bertsopaper Lehiaketa jarri dute abian. Betiko legez, hiru kategoria ezarri dira parte hartzeko, eta azaroaren 29ra arte zabalik izango da lanak entregatzeko epea.

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte har dezakete, hiru kategoriatan: txikiena, 2011n edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2006an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak bere sariak izango ditu. Lehenengoan, 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Eta hirugarrenean, 500 eta 1.500 euro artekoak.

Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button