BESTELAKOAK

Euskal Herritik Irak aldera filmatzera

Euskal Herriko Pressure Filmak ekoiztetxeak, Irak herrian grabatzeko A Serious Comedy lana, finantziazio kolektiboaren (crowdfunding) bideari ekin dio. Lanean, non fikzioa eta dokumentala nahasten diren, irakiar batzuk biltzen dira kanpoan daukaten irudi txarra aldatzeko eta bertako pantailetan zinearen komedia berriz ikusi ahal izateko xedez. Hots, komedia grabatu nahi dute, eta saiatze hori bera, komedia bilakatuko da.

Filmazioak bi zati ditu, bat dokumentala izango dena eta bestea fikzioa. Lehena Bagdaden hasiko da urriaren hondarretan eta besteak datorren urteko otsailean izango du segida. Hainbat pertsonen (idazleak, musikariak, zinemagileak,…) lekukotasunak hartuko dira komedia eta dramaren inguruan, fribolitatean ez jausteko.

Lan honen ardura Lander Camarero zuzendari bilbotarrak hartu du. Aurten A Political Story bere lana Kimuak plataforman aukeratua izan da.

Zuzendari bilbotarrak Iraq Short Film Festival-eko zuzendariarekin duen harremanetik sortu da proiektua.
Film labur honek herri osoko filmografia alda dezakeelakoan dago Lander Camarero.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button