ESZENA

Break On Stage jaialdiaren IX. edizioa aurkezturik

Break On Stage jaialdiaren bederatzigarren edizioak Violadores del Verso taldea ekarriko du beste berrikuntza batzuen artean. Talde hori gaztelaniazko rap estiloaren erreferentea da eta estetika nahiz soinu berezia dute.
Break On Stage jaialdiak hiriko kultura europarraren modalitate ezberdinak jaso eta erakutsi nahi ditu eta, urteak joan urteak etorri, jaialdi garrantzitsuenetako bat da era horretako arte eszenikoen arloan.

Aurten, Break On Stage jaialdiak artistikoa, alternatiboa eta ikusgarria uztartuko ditu. Hiru ardatz nagusi izango ditu: Europako breakdance eszenikoko lehiaketa, kale kulturako show ikusgarriak eta azkenik, Rap jaialdia Violadores del Verso taldearen eskutik.
Break, video dance, hip hop edo artista grafikoak, besteak beste, izango dira Bilboko La Casilla kirol pabilioian, Europako punta-puntako proposamen eszenikoetako bat eskaintzeko.

Bizkaimediak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button