IKUS-ENTZUN

Punto de Vista dokumental jaialdian parte hartzeko epea zabalik da

Punto de Vista Nafarroako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren XIII. edizioa 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitarte egingo da. Bada, edizio berri horren Sekzio Ofizialean parte hartzeko epea zabalik da. Irailaren 30ean amaituko da filmak aurkezteko epea.

Edozein jatorritako film dokumentalek parte hartu ahalko dute Sekzio Ofizialean, baina 2016ko abuztuaren 1a baino beranduago egindakoak beharko dute izan. Ez da  fikziozko lanik onartuko. Publizitate-lanek eta instituzionalek ere ez dute lekurik izango. Gaia, iraupena eta jatorrizko hizkuntza edozein izan daiteke, ez dago mugarik.

Sarien harira, ez dira edonolakoak izango: Film onenak 10.000 euro jasoko ditu; zuzendaritza lan onenak, 5.000; film labur onenak, 3.000; ikus-entzuleen sariak, 1.650, eta gazte sariak, 1.500. Horretaz gainera, aipamen bereziak ere izango dira. Azken horiek dirurik gabeko sariak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button