ARTEA

Alberto Schommer argazkilariaren atzera begirakoa

Schommer maila handiko argazkilaria da eta korronte estilistikoen barruan erroak sendoturik, bere lana aurrera atera duena.
Bilboko Arte Ederretako Museoan bildu den erakusketa honetan, ehun obra erakutsiko ditu hasierako garaietatik, pinturaren hurbil zebilen garaietatik, post-kubismoaren garaietara ekarrita. Abangoardia esperimentalak eta foto-muntaiak edota bolumenarekin egindako ariketak ere beren lekua izango dute aretoan. 1952tik 2009ra egindako lan ikaragarriaren lagin ederra.

Alberto Schommer argazkilariaren pisua erakusketa honetan pertsonaia ezagunei eginiko erretratuetan antzemango duzue, izan ere bere begien aurrean Jose Hierro, Salvador Dali, Andy Warhol, Rafael Alberti, Gabriel Celaya, Eduardo Txillida, Carlos Saura, eta beste itzal handiko pertsonaia batzuk jarri dira. Guztiak dira indar handiko erretratuak, ikusgarriak, miresgarriak.

Maitzaren 16ra bitartean duzue erakusketa honetaz gozatzeko aukera.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button