BESTELAKOAK

Errefuxiatuen errealitatea, “Arrakala” erakusketan

Errefuxiatuek egunero Europako mugetan bizi behar duten errealitatea zertan den erakusteko abiarazi da Arrakala proposamen artistikoa. Carlos Spottorno argazkilariak eta Guillermo Abril kazetariak Europako mugetan dauden errefuxiatuei egindako irudiak daude ikusgai Bilboko Abandoibarrako pasealekuan, 24 paneletan. Uztailaren 17ra arte ikusi ahalko dira.

Carlos Spottorno argazkilaria eta Guillermo Abril kazetaria World Press Photo sariaren irabazleak dira. 2013an Europar Batasuneko kanpo mugetan erreportaje batzuk egiteko enkargua jaso zuten El País Semanal astekariaren aldetik. Erreportajeak argitaratu ondoren eta Leonardo Bekaren laguntzaz, egileek beste forma bat eman nahi izan zioten 25.000 argazkiz eta 15 koadernoz osatutako lanari.
Horrela, liburu berezi bat sortu zuten, nobela grafikoa. 2016ko abenduan argitaratu zuen Astiberri argitaletxeak eta hainbat hizkuntzara itzuli da dagoeneko.

Liburu horretatik ateratako hainbat erretratu dira orain Bilboko pasealekuan begiratu daitezkeenak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button