BERTSOTAN

Udabarria Bertsotan faseko lehen saioak

Gaur, maiatzaren 4an, Udabarria Bertsotan faseko lehenengo bi saioak jokatuko dira Urdulizen eta Durangon. Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria den sailkapen fasea da.

Hortaz, Urdulizen kultur etxean izango da saioa, eta Durangon, Plateruena Kultur Aterpean. Biak hasiko dira 18:30ean. Urdulizen, Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio), Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo), Igor Galarza Intxausti (Abadiño), Illart Gumuzio Larrazabal (Igorre), Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia) eta Maider Altuna Urbina (Arrigorriaga) bilduko dira.
Eta Plateruenako oholtzara igoko diren bertsolariak Araitz Katarain Mugarza (Mallabia), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa), Imanol Arrutia Azkueta (Zalla), Peru Irastortza Santxo (Getxo) eta Unai Mendiburu Valor (Algorta) izango dira.

Fase honetan zortzi saio jokatuko dira guztira, lau egunetan, eta datozenak data hauetan izango dira: maiatzaren 11n, 18:30ean, Diman eta Muxikan; maiatzaren 18an, 18:30ean, Aulestin eta Sopelan, eta maiatzaren 25ean, 18:30ean, Busturian eta Zallan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button