ARTEA

Jose Ibarrolaren “Cuestión de Tiempo” Rekalde aretoan

Jose Ibarrolaren ehun lan baino gehiago erakusten ditu Rekalde aretoak bidean jarri duen Cuestión de tiempo erakusketak. Obrak urriaren 16a arte ikusi ahalko dira.

Erakusketan 126 obra ageri dira, eta esan daiteke Quattrocentotik hurbil daudela artistaren proposamenak. Formatu ertaineko eta handiko pintura, formatu txikiko eskultura eta marrazkien bidez garai hartako “hainbat pintura eta egile ezagunen interpretazio laiko eta subjektiboak” egiten ditu erakusketa honetan.

Rekalde aretoaren arabera, “eskultura izan zen Ibarrolaren arte-jardueraren hasieraren ezaugarria, eta geroago Ibarrolak eskulturak egin zituen koadroetan margotutako elementuak oinarri hartuta; halaz guztiz, gaur egun eskulturak pinturetara aldatzen ditu joan-etorriko elkarrizketa baten”.

Jose Ibarrola Bilbon bizi eta egiten du lan. 1972an egin zuen bere lehenengo erakusketa. Ordutik hona, bai bakarrik, bai taldeka, erakusketak egiten ditu, eta badauka obra hainbat galeria, erakunde edo museotan.

Informazio gehiago: www.salarekalde.bizkaia.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button