
Bidaia esperientziak partekatzeko Ostegun Bidaiariak 2015 lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarri du Aretxabaletako Udalak. Aurkeztu nahi baduzue zuen bidaietako esperientziaren bat jakin ezazue bidaiak azken 5 urteotan egindakoak izan behar direla. Apirilaren 24tik maiatzaren 15era bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak.
Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak, merkeak eta praktikoak ezagutzera ematea.
Parte-hartzaileek diaporamen laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte, eta aurkeztutako lanen artean lau aukeratuko dira. Aurkezpenak euskaraz egin beharko dira.
Sariak honakoak izango dira: publikoaren saria 100 eurokoa izango da. Bestalde, parte hartzaile guztiek 50 euroko sari-ordaina izango dute.
Emanaldiak Aretxabaletako tabernetan izango dira, ostegun iluntzetan, 21:30ean. Emanaldien egunak honakoak izango dira: maiatzak 28, ekainak 4, ekainak 11 eta ekainak 18.
Informazioa eta lehiaketaren oinarriak, hemen.