MUSIKA

Mauka diskoetxeak Rat-zinger taldearen diskoa plazaratu du

Rat-zinger eta Mauka zigilua Bilbon izan dira gaur goizean. Bandako musikariek ez ezik, diskoetxeko arduradunek bertan izan dira.

Aurkezpenaren hasieran Podrido ezizeneko abeslariak, Anarkoko kantari ohiak, hartu du hitza eta taldearen estiloa izan du hizpide. Bere aburuz, Rat-zinger rock oinarri se doa duen taldea da, hala ere, hardcore eta punk ukituak ere baditu. Azken horiei metal kutsuko eraginak ere gehitu behar zaizkie. "Azken kantuetan metal zaletasuna ere nabari da, nolanahi ere, aipaturiko oinarri rock zalea nabarmenduko nuke", esan du abeslariak.

Taldearen izena ere aipatu du. Izan ere, Aita Santuaren izena Anarko taldearen kantu zahar batean jasotzen zen, eta Etsaiak taldeko Iñigitok aholkaturik, Vatikanoko agintari nagusiaren izena jartzea erabaki zuten. "Aita Santua eta Amerikako Estatu Batuetako Presidentea munduko pertsonarik higuingarrienak dira; izenak, gainera, rat (arratoia) hitza du bere baitan", azaldu du Podrido-k.

Diskoa Xanpe Rukok grabatu du Bilboko Koba estudioetan. Grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute, hala nola, Atrofi -k (Etsaiak eta Txapel Punk); Brigi-k (Koma) edo Fermin Muguruzak, zeinak Plazara kantua abestu duen. Doinu horren hitzak Beñat Sarasolaren testu batean oinarrituriko daude. Kemando Ruedas taldearen Mi Navaja kantuaren egokitzapena ere jaso dute.

Mikel Barandiaran kazetari arrasatearrak diskoarekin datorren promozio orrian jasotzen duenez, "boltaje handiko punk-rock-and-rolla egiten dute, Motorhead-etik hurbil dagoena, azkarra, oldarkorra eta gitarreroa".

Rat-zingerrek Lemoako gaztetxean aurkeztuko du lan hau otsailaren 19an. Lehenago Madrilen izango da otsailaren 2an. Martxoan, berriz, Leitzako gaztetxean izango da 18an; Zaldibarren 19; izango da Bilborock aretoan 26an; eta apirilaren 1ean Madrilen ostera Habeas Corpus taldearekin.

Bestalde, Maukako arduradunak iragarri du uda baino lehen beste bi disko plazaratuko dituztela: Elorrioko Sermons taldearena (otsailean) eta Berrizeko Shinova. Diskoetxeak bere jardunean ez duela inolako mugarik izango nabarmendu du, "ez estiloari, ez hizkuntzari, ez lurraldeari dagokienez", eta jardun horren ardatza elkarlana dela, alegia, taldeen eta zigiluaren arteko lankidetza.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button