LITERATURA

Poemak, gorriak, odola, eta Aresti

Pamiela argitaletxeak osoa lan interesgarriak kaleratu ditu azken egunotan, autore-saiakera literarioren ildotik.
Unai Elorriagaren Odola kantari izenekoa da horietariko bat. Odola Kantari. Euskal Kantugintzaren Tragepedia ikusgarria haizatu dute urte honetan Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea sortzaileak. Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, sortzaileak saiatu dira erakusten ez dela guztiz egia. Saiakera honek heriotzari asko kantatuko zaiola erakutsi nahi du, gerrari, hilketei, odolari. Horra liburuaren muina beraz: euskal literaturan ekintza bortitzek, odolak azken finean, izan duten presentziaren azterketa kronologikoa eta bertso-sorta ezagun baten egiletzaren bilaketaren emaitza.

Imanol Muruak Biba gorriac! Lana kaleratu du. Xurien eta gorrien arteko konfrontazioak Euskal Herrian, Frantziako III. Errepublikako borroka politikoak, Sadi Carnot presidentearen hilketa eta haren hiltzailearen gillotinatzea, Eiffel dorrearen eraikitzea, aurreneko Maiatzaren Lehenak, Kaliforniako euskaldunen gorabeherak… Le Réveil Basque (1886-1894) aldizkari errepublikazale elebidunaren irakurle euskaldunek euren hizkuntzan jaso zituzten berriak astez aste, apur bat geroago Eskualduna (1887-1944) eta California’ko Eskual Herria (1893-1898) astekarietako irakurleek bezala.

Miren Billelabeitiak Eguna hasteko olerkiak liburu interesgarri plazaratu du. Berak dioenez, “literatura eta poesia eguneroko bizitzaren arnas izan daitezke. Poesiak, entzundako irakurketa ozen nareak, lasaitasunerako eta burua kokatzeko abagunea eskaini diezaguke. Gizakiaren mundua ez baita soilik «bizi» dugunaren bitartez eraikitzen, baizik eta, gero eta indar handiagoz, irakurtzen dugunari esker. (…) Poesia irakurtzen hasteko errituak egiten du egun bakoitza besteetatik berezia, une bakoitza bakan.

Azkenik, Jon Kortazar adituak Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea liburua kaleratu du. Lehen poemetatik hasi eta azken poemetaraino haren eskutik jarraitu du Jon Kortazar egileak garaiko historia. Bere poesiaren hariak bilbatzen ditu testu honek eta bere ardura nagusiak agertzen.

Show More

Related Articles

Back to top button