BESTELAKOAK

Artelekuk webgune berria sareratu du

Arteleku zentroak webgune berria estreinatu du: etorkizuneko premietara eta teknologia berrietara egokitua, funtzionaltasun eta sail berriekin. “Erabiltzaileari zuzendutako web gune berri bat”.

Donostian dagoen zentroaren arabera, webgunea Artelekuren luzapena da,, alegia, bere zerbitzuen eta edukien luzapena, beti ere, erabiltzailea aintzat hartuta.

Berrikuntzei dagokienez, asko dira: Diseinu grafiko berria, garbiagoa eta argiagoa; Orrialdea, tamainara eta pantailaren orientaziora moldatzeko modukoa da, Smartphone edo tablet bidez kontsultatzeko aukera ematen du; Erabiltzaileentzako harpidetza publikoko sistema, edo Mediatekaren espazio berria, eduki espezifikoekin eta podcasts-programa batekin, besteak beste.

Egitasmo hau bi fasetan egin da: lehenengoan, oinarrizko funtzioak eta edukiak landu dira; bigarrenean, berriz, aurreko webgunearen eta zentroaren artxiboak kudeatuko dituzte.

Honatx webgune berriaren esteka: http://www.arteleku.net/eu/artelekunet-berria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button