ESZENA

Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenaz

Aste honetan, Mireia Gabilondok zuzendutako Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana ikusteko aukera egongo da Donostiako Principal Antzokian. Uztailaren 11tik 14ra bitartean, pieza horretan aritzen diren Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia aktoreak ikusteko abagunean izango duzue.

Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugu, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?

“Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila”.

Lan honen gaztelerazko bertsioa abuztuaren 29tik irailaren 1era egingo  da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button