BERTSOTAN

Bertsolaritza ikergai

EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean bi ikerketa deialdia abiarazi ditu bertsozale Elkarteak. Honakoak: Ikerketa Proiektu Sari bat eta GRAL Sari bat. Urriaren 18ra arteko epea izango dute interesdunek.

“Ikerketa Proiektu Saria oraindik egin gabeko ikerketentzat da; hau da, epaimahaiak jasotzen direnen artean ikerketa proposamen aproposena aukeratu eta hori urtebeteko epean gauzatzeko 2.500 euroko dirulaguntza jasoko du ikertzaileak. GRAL Saria, bestalde, jada amaituta eta defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanentzat da: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanak onartuko dira. Lan aukeratuaren ikertzaileak 600 euroko saria eskuratuko du.”

Betiko legez, bertsolaritza izan behar da ikergai nagusia Proiektu nahiz Gradu Amaierako Lanen kasuan. Halarik ere, edozein jakintza alorretatik abiatuta izan daiteke ikergai: antropologia, robotika, hizkuntzalaritza…

Informazio gehiago hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button