ESZENA

Umorea eta antzerkia batzen direnean

Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren VI. edizioa abiaraziko du martxoaren 2an. Martxoko lau ostiraletan (2, 9, 16 eta 23an) egingo da Errekaldeko udaltegian. Zinebiren parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketa ere programatu da.

Ostiralean, Italiako Lucchettino bikote komikoaren Lucchettino Classic ikuskizunarekin abiatuko Umorezko Antzerki Erakustaldia. Ikuskizunean zentzurik gabeko malabaristak, absurdoa eta, gag bereziak izango dira.
Martxoaren 9an, Zurrunka Teatro euskal konpainiak AC-NUN, un ciprés en el desierto lana eskainiko du. Hurrengo hitzorduan, martxoaren 16an, Ramón Agirre & Inazio Tolosa helduko dira Errekaldeko agertokira, euskaraz eskainiko duten Putinen guardasola ikuskizunarekin. Umorezko Antzerki Erakustaldia martxoaren 23an amaituko da, Cía Lolita Corina konpainia katalanak egingo duen Las gallegas antzezlanarekin. Ikuskizun horrek Ikus-entzuleen Saria lortu zuen Puebla de la Calzadako (Badajoz) Nazio mailako XXVIII. Antzerki Jaialdian eta Ikus-entzuleen Ikuskizun Hoberenaren Saria Gaztela eta Leongo XI. Antzerki Azokan.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button