MUSIKA

“Euskodemos” bilduma aurkeztuko dute bihar Bilbon

Euskal Herrian, 80ko urteetan, eratutako rock-and-roll talde ezkutuen bilduma argitaratu berri du Subterfuge Records diskoetxeak. Hala, Euskodemos izenburupean, Fernando Gegundez (Radio Euskadi, Ruta 66) kazetari bilbotarrak ikerlan interesgarria egin du, Euskal Rock Erradikalaren eztandaren itzalpean lurperatu ziren taldeen maketak berreskuratzen.

Maketa analogiko horietatik abiatuta, Gegundezek ondoko taldeen kantuak bildu ditu: Médanos de Singapur, Los Extraños (gero Cancer Moon), Fiebre, Lo Del Perro, Revolver, Los Scooters, Los Impecables eta Neon Provos (gero Los Bichos), izan ere, Los Bichos taldeko buru izandako Josetxo Ezpondaren ilustrazioarekin jantzita dator diskoa. Horrekin batera, Gegundezek 20 orrialdeko liburuxka ere ondu du.

Bada, bihar, Bilboko Power Records disko-dendan, bilduma hori aurkeztuko dute, 19:30etik aurrera. Ekitaldian hauexek parte hartuko dute: Fernando Gegundez berak, Ana Mari Seronek (Los Extraños), Juan Lopezek (Los Impecables) eta Carlos Galanek (Subterfuge Records).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button