ARTEA

Xabi Oterok inguruko txokoen argazkiak paratu ditu Leioan

Xabi Otero argazkilari nafarrak Euskal Herriko hainbat txokoetako irudiak paratu ditu Kultur Leioako erakusketa gelan. Oihan Hegalean izeneko erakusketa atzo inauguratu zuten eta zabalik egongo da martxoaren 4era arte.

Argazkilariaren hitzetan, “erakusketa honetako irudiek nire unibertsorik hurbilena erakusten dute, jaioterria, Euskal Herria. Kultura-ondarea eta egunerokoaren bilakaera bat eginda erakusten dituzte, iraunkorraren eta igarokorraren arteko kontrastea…”.

Oterok diseinu grafikoa du lanbide, eta horri esker liburuak diseinatu eta egiten eman ditu azken 20 urteak, 200 lan baino gehiago argitaratuz. Hala, erakusketan azken 40 urteetan argitaraturiko lanak paratu ditu, eta bertan argazkilariak munduari buruzko ikuspegia atzeman daiteke. Argia ezinbestekotzat dauka Oterok kolore kontraste handiak lortzeko. Horretaz gain, irudiotan diseinu grafikoaren zertzeladak ere antzeman daitezke.

Hala, erakusketan Euskal Herriko makina bat leku ikus daitezkeen 100 argazki inguru bildu ditu, hala nola, Baztango inguruak, Gasteizko katedralaren lanak, Muskizeko Petronor planta edo Praileaitz bera, izan ere, Praileaitz Lagunak erakundeko kidea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button