ARTEA

Haurrentzako tailer sortzaileak Bilboko Alondegian

Bilboko Alondegiako Shopak haurrentzako (3 eta 7 urte bitartean) hiru tailer antolatu ditu urtarrilaren 12, 19 eta 26an, Bruno Munariren Artearekin jolasean metodoarekin esperimentatzeko.
Metodo horren bidez, adierazpen artistikoko eta komunikazioko teknikak ezagutzeko eta ulertzeko bidea eman nahi zaie parte-hartzaileei, kontzientzia eta espiritu kritikoa landuz.

Beste saioetan, Munariren Drawing a tree, Drawing the sun eta Roses in the salad proposamenetan oinarrituriko tailerrak ere onduko dira.

Honen ostean autore gehiago ere etorriko dira: Enzo eta Iela Mari, Suzy Lee, Anne Bertier, Gianni Rodari, Bernardo Carvalho, Lucie Felix, Anouck Boisrobert eta Louis Rigaud.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button