BERTSOTAN

“Bertsoaroa” ekimenaren azken saioa

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak martxan jarritako Bertsoaroa ekimenaren azken saioa izango da bihar.

Aurten denetarik izan da bertsoaren inguruko programan. Otsailaren 9an abiatu zen Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldiarekin. Hurrengo astean, otsailak 15, Gazteen Bertso Saioa antolatu zen Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre bertsolariekin. Eta, hilak 16, Nafarroako Antzerki Eskolan Anonyme Popular ikuskizunaz gozatzeko aukera zian zen.
Ainara Ieregi eta Iker Gorosterrazu adituekin, haurrentzako bertso-tailer bat antolatu zen 18an, Bertso Jasa, Bat-Bateko Jolasa izenekoa.
Eta otsailaren 23an, Nafarroako Antzerki Eskolan, Bertso Jaialdian izan ziren Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Sarai Robles bertsolariak.

Baina ekimena amaitzear dago, eta bihar, martxoak 2, Bertso Afari Sentsoriala antolatu da Geltokin, Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button