BERTSOTAN

“Bertso Eguna”, larunbatean Iruñean

Otsailaren 13an, Bertso Eguna ospatuko dute Iruñeko Gayarre antzokian, 18:00etan hasita. Horretaz gain, Interneten ere zuzenean ikusi ahal izango da, horretarako www.bertsosarrerak.eus atarian sartu beharko da.

Saioan, Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira, eta ez omen dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte emanaldian.

Saioa Alkaizak honakoa esan du Iruñeko Bertso Egunari buruz: “Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea”

Eta antza denez plan ederrak ere badauzkate bestelako ekitaldiak egiteko orduan, aurten hiru hitzordu izango baitituzte. Martxoan eta maiatzean izango diren Getariako eta Hazparneko Bertso Egunetarako sarrerak ere eskura daude jada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button