ARTEA

“Zure begiak nire belarrietan” izeneko erakusketa, Donostian

Apirilaren 7ra bitartean, Donostiako Aiete Kultur Etxean, Zure begiak nire belarrietan izeneko erakusketa ikusteko aukera izango da.

Argazki erakusketa honek entzumen urritasuna du gai nagusia. Parisetik ekarrita, Droit Pluriel elkartearen ekimena da, Fondation pour l’Audition-en laguntzarekin.
“Entzumen urritasunak milioika pertsonari eragiten die eta, halere, gaiak tabua izaten jarraitzen du. Arazoa ezkutatzeak besteengandik urruntzen gaitu. Gaur egun irtenbideak daude: ekipoak, inplanteak, lantokiaren diseinua eta abar. Desgaitasun hori duten pertsonekin bizitzean edo hurbiletik ezagutzean, inguruan zer gertatzen den jakin gabe bizitzeak sortzen duen isolamendua eta sufrimendua uler daiteke. Informazioa eskuratzeko oztopoak ugariak dira. Hezkuntzarako bezain oinarrizko arloetatik deskonektatuta, lana, harreman sozialak edo kultura urrutitik ikusten dira. (…)  Ezkutuan dagoena erakusten duen erakusketa da, lotsagarria dena onartzen duten irudiak. Urteak behar izan nituen neure buruari denbora emateko, beldurrak gainditzeko, aurreiritzietatik libre sentitzeko, entzungarri sinesteko”

Erakusketa honetan, Stéphane Lavoué argazkilariaren begirada interesgarriaz gozatu ahal izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button