
Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan, maiatzaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Bertso Derbia antolatu da Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Aitor Etxebarrriazarraga bertsolariekin.
Real Sociedad Fundazioak, Usandizaga Institutuak eta Oiartzungo Udalak antolaturik, Athletic Clubeko eta Real Sociedadeko jarraitzaileek bertsoekin gozatu ahalko dute adiskidetasunez.
Kasu honetan, ez da pilotarik egongo, bertsolarien arteko topaketa delako; horiek baitira euskal derbia jokatzen den bakoitzean aritzen diren protagonistak.
Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Aitor Etxebarrriazarragak bilbotarren alde jokatuko dute, eta Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Andoni Egañak Realaren alde.
Gai-jartzaile lanetan Karlos Aizpurua arituko da.