ARTEA

Berriozarko Kulturgunean Esku-Hartzeak: Lana erakusketa zabaldu dute

Esku-Hartzeak zera da: mikroesku-hartze artistikoak esparru ez artistikoetan, krisian dauden kontzeptuei begiratuko die helburu soziala duen arte garaikideak.
Esku-Hartzeak errealitatearen irakurketa kritikoa da, hainbat teknika erabilita: arte plastikoak, argazkigintza, infografia, ehungintza, testuak, esku-langintza, eskultura, natura, bideogintza, performancea, sareak, etab.
Esku-Hartzeak arte garaikidea da, harreman-artea, gaztea, kritikoa, pobrea, kolokakoa, esperimentala, baztertua, migratzailea, parte-hartzekoa, herrikoa, subkulturakoa…

Lorea Alfaro (Escudo de Murieta), Javier Artica (Capital de la cultura), June Crespo (Offset Express), Fermin Diez de Ulzurrun (I.P.A./Perteverted Systems), Amaia Gracia (Materia sostenida), Miriam Isasi (Jornada de Bandera) eta Harri Larumbe (Me estoy haciendo una tumba) dira erakusketa honetan parte hartzen duten artistak.

Astelehenean, 7an erakusketa zabaldu zen, eta bihar 19:00etatik 21:30era izango da inaugurazioa eta bideo-emanaldia: Patxi Aldaren Proceso de trabajo izeneko lanarekin. Datorren asteko ostiralean, hilak 18, A.K.A. Arte.Kolokatasun.Adierazlea performancea/mintzaldia izango da Fermín Díez de Ulzurrunen eskutik eta Artista-lana eztabaida Gonzalo Laborra, Daniel Resano eta Fermín Diez de Ulzurrunekin.

Iñaki Arzozek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button