ESZENA

Azpeitiko antzerki topaketak aurrera jarraitzen dute

Euskal Herriko antzerkiko izen ezagun asko izango dira asteotan Azpeitian, hala nola, Ander Lipus, Miren Gaztañaga,edo  Patxi Barco.Txalo taldeak Arrastoa taularatu zuen joan den astean, eta hurrengoan Ander Lipusen Le Petit Theatre de Pain-ek Errautsak artedrama taularatuko du, eta Virginia Imazek zuzendutako Oihulari Klownek, Xake.

Honatx asteburuko egitaraua: gaur Itzurungo Uhuinak Antzerki Taldearen Zer Diyon?; bihar Azpeitiko emakume taldearen (Lo)turak; eta etzi Taupada konpainiaren Isladak.

Datorren asteari dagokionez, ostiralean, hilak 19an, Ogiyik karri etzuen semia (Gaztetxean) eta Le Petit Theatre De Pain taldearen Errautsak antzezlana; larunbatean, hilak 20, ZTP taldearen Demode Quartet; eta igandean saio bikoitza: 18:00etan En la lona taldearen Exodo (herriko kaleetan eta Plaza Nagusian), eta 19:30ean Oihulari Klown taldearen Xake.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button