LITERATURA

Zurgai aldizkaria euskal poesiaz

Gaur, Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30ean, euskal poesiaz horniturik datorren Zurgai aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da José Ramón Zabala literatur kritikari, Blanca Sarasua eta Miren Agur Meabe poeta eta Pablo González de Langarika aldizkariaren zuzendariaren eskutik.

Abenduan argitaratu zen zenbaki honetan gaztelaniaz eta euskaraz idazten duten poetak dira protagonistak eta hala, beste batzuen artean, Jorge Gonzalez Aranguren, Karmelo Iribarren, Maria Feli Maizcurrena, Harkaitz Cano, Angel Erro, Blanca Sarasua eta Miren Agur Meabe poeten olerkiak jasotzen ditu. Aldizkariak ere, erdiko separata bat zekarren Gabriel Celaya, Bitoriano Gandiaga, Ángela Figuera, Xabier Lete eta Juan Mari Lekuonaren poemekin. Esteban Urkiaga Lauxeta-ren lanak ere ez daude faltan. Ocho poetas vascos actuales izeneko saioak ere osatzen du gaur aurkeztuko den aldizkaria.

70eko hamarkadan sortutako aldizkariak etapa berriari ekin zion 1989an, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Orain arte 25 zenbaki argitaratu dira, gehienetan, poesiaren edo literaturaren inguruko monografiko landuak eta erakargarriak. Azpimarratzekoak dira Blas de Oterori, José A. Goytisolori, José Ángel Valenteri edo Postismori dedikaturiko saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button