ARTEA

Urtaro artistikoak

BilbaoArtek Urtaroak izeneko erakusketa kolektiboa inauguratuko du bihar eta ekainaren 9a bitarte egongo da zabalik. Gaur bertan aurkezturiko ekimenean hainbat artista gazteren lanak paratuko dituzte.

Elssie Ansareo,  Bene Bergado, Isabel de Naverán, Naia del Castillo, Mikel Eskauriaza, Usoa Fullaondo, Burchhard Garlichs & Sonja Meyer, Miguel Ángel Gaüeca, Abigail Lazkoz, Txuspo Poyo, Mabi Revuelta, Ixone Sádaba, Eduardo Sourrouille, Iñigo Tena, eta Begoña Zubero artista gazteen lanekin atondu dute Urtaroak erakusketa.

Artelanak ikusi ez ezik, artisten ahotsak ere entzun ahalko dira erakusketaren baitan. Izan ere, maiatz eta ekainean hiru topaketa egingo dituzte eta artistek haien ibilbidearen gaineko hausnarketa egingo dute. Hainbat gai jorratu eta eztabaidatuko dira, besteak beste, Performance-aren subjektibotasuna, Fikzioen eraikuntza edo Nortasun-espazioak.

Erakusketarekin loturiko xehetasun guztiak bilbaoarte.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button