Claudia Müller artista txiletarrak Inork ezin dio bultza egin ibaiari izenburuko erakusketa paratu du irailean Bilbaoarte zentroan. Bilboko arte-zentroan bertan ekoitzitako lana da, artista egoiliar gisa aritu baita txiletarra.
Hala, erakusketan paratutako bi ur-zirkuituak Bilboko ibaiadarraren eta Maipo ibaiaren bi arro hidrografikoen irudiak dira, eskalan eginak.
Müller-ek argazkigintza, bideoa eta instalazioa jorratzen ditu. Hil honetan ikusgai dagoen erakusketan artistak ura hartu du osagai nagusi. Bilbaoarteren arabera, “artista txiletarrak grabitatea edota denbora ikertzeko, eta horretarako ur-emaria erakusketa honen nahitaezko parte egiten du”.
Erakusketak grabitatea eta denboraren arteko harremana jorratzea du xede: “biraka dabilen eguzki-sistemak naturan duen eraginarekin lotuz, kasu honetan ura”.
Mullerren esanetan, “uraren erorketak eta honek fabrikatutako lurralde batetik duen jaitsierak denbora gelditu edo bultzatzeko dugun ezintasuna irudikatzen du”.
Informazio gehiago: bilbaoarte.org.